XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bienni herbetum Urtebiz-behingo belarkien simorfia adierazten duen hitz latinoa.

Bigarren mailako kontsumitzailea Ik. Kontsumitzaile sekundarioa.

Bikarioa Organismo-mota berdintsuei esaten zaie, ingurune antzekoetan batak bestea ordezkatzen duenean.

Bikote habigilea Hegaztien ugalbikotea.

Bildumaria Zerbaiten bilduma egiten duena.

Bilduma-gaiak zenbat eta arraroagoak izan, orduan eta estimazio handiagoa sortu ohi dute.

Horregatik, galzorian dauden espezieentzat (zenbait landare, tximeleta, etab.) bildumagintza arriskutsua izan daiteke.

Bioakumulazioa Zenbait elementu edo konposatu kimiko elika-kateetatik zehar organismoetan metatzea.

Biodegradagarria Mikroorganismoek deusezta ditzaketen konposatu organikoei esaten zaie.

Adib. legearen arabera, garbiketan erabiltzen diren detergenteak biodegradagarriak izan behar dute.

Bioentseiua Substantzia baten eragina neurtzeko modua: baldintza standardetan jarritako organismoei sortzen dizkien ondorioak neurtzen dira.

Biogeografia Landareen (Fitogeografia) zein animalien (Zoogeografia) banaketa geografikoa aztertzen duen zientzia biologikoa.

Biogeografia. Organismoek espazioan eta denboran aurkezturiko banaketaren kausen azterketari deritzo.

Atal nagusi bitan sailkatu da, zoogeografia eta fitogeografian, kontsideraturiko bizidunak animaliak edo landareak diren arabera.

Beste ikuspegi batetik, bana daiteke: alde deskriptiboa, alde kausala eta alde aplikatua.

Biogeografia deskriptiboa, fenomeno bizien nahaspilaren deskribapen eta taxuketan subsidiarioren laguntzaz baliatzen da: korologia, biogeografia sistematikoa, biogeografia biozenotikoa eta faunistika eta floristika.

Korologiak organismoen banaketa-area geografikoak ditu aztergai.

Biogeografia sistematikoaren helburua ere banaketa espaziala da, baina, espezie-talde zabalena, adibidez, karniboroena.

Biogeografia biozenotikoak, modu berean, komunitateen banaketa eta dinamika ikertzen du.

Faunistika eta floristikak, zeinek bere esparruan, alde geografiko konkretuen inbentarioak osatzen dihardute.

Biogeografia kausala hiru ataletan bana daiteke, alegia, ekologiko, historiko eta esperimentalean.

Biogeografia ekologikoak, organismoaren eta bizi deneko tokiaren arteko erlazioa ikertzen du, hau da, espezie baten banaketa-area determinatzen duten ingurune-faktoreen interpretazioan ahalegintzen da.

Biogeografia historikoak espezieen gaur eguneko banaketak azaldu nahi ditu, organismoen eta paisajeen jatorri eta eboluzioari buruzko datuen bitartez.

Hau da, batzuetan ezin da, inguruneko baldintzen eta komunitate-konposizioaren arteko erlazio bakun eta unibokoa aurkitu: antzeko baldintzadun areek espezie desberdinak alojatzen dituzte beste amankomun batzuekin batera, eta horren azalpena, gertaera historikoen kateamendu bakarrean bilatu behar da.

Adibidez, espezie askoren banaketa, kontinenteen jitoaren hipotesiarekin argitu da.